Pribatutasun-politika
Arduraduna
Arribe-Atalluko Tximelbarruti taldea. Harremanetarako: estrada@txn.eus.
Zer datu biltzen ditugu
Izena, abizenak, nongoa zaren, email helbidea eta zure izena publiko egiteko baimena eman duzun ala ez.
Zertarako
- Manifestuaren aldeko sinadurak jaso eta zenbatzeko.
- Baimena ematen baduzu, zure izen-abizenak webgune honetako sinatzaileen zerrendan argitaratzeko. Nongoa zaren eta emaila ez dira inoiz argitaratzen.
- Manifestua Arribe-Atalluko kontzejuari aurkezteko.
- Emaila sinadura egiazkoa dela egiaztatzeko bakarrik erabiltzen da. Ez dizugu bestelako mezurik bidaliko, eta ez diogu inori lagako.
Sinadura-bilketa honen helburua manifestua kontzejuari aurkeztea da. Horregatik, sinatzaile guztien izen-abizenen zerrenda kontzejuari erakusteko prest gaude, izena webgunean publiko egin ez dutenena barne, sinadurak benetakoak direla egiaztatu ahal izan dezan. Emaila ez zaio inori emango.
Oinarri juridikoa
Zure baimena (DBEO, 6.1.a artikulua), formularioa bidaltzean ematen duzuna. Edozein unetan atzera bota dezakezu.
Zenbat denboraz
Egiaztatzen ez diren sinadurak 48 orduren buruan ezabatzen dira automatikoki. Gainerako datuak kanpaina amaitu arte gordeko dira, eta gero ezabatu egingo dira.
Non gordetzen dira
Europar Batasuneko zerbitzari batean. Ez da cookie jarraitzailerik ez analitikarik erabiltzen; segurtasunerako ezinbesteko cookie tekniko bat bakarrik (CSRF).
Zure eskubideak
Zure datuak ikusi, zuzendu edo ezabatzeko eskubidea duzu. Sinadura zeure kabuz kendu dezakezu orri honetan, edo idatzi estrada@txn.eus helbidera. Datuak behar bezala tratatu ez direla uste baduzu, erreklamazioa aurkez dezakezu Datuak Babesteko Espainiako Agentzian (aepd.es).